Neguko Liga Probintzialean arituko dira arratsaldean Hernaniko igerilariak

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko abenduaren 13a

Hernaniko 23 gaztek hartuko dute parte lehiaketan.

Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute gaur, Hernaniko kiroldegiko igerilekuan.

Neguko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldia jokatuko dute gaur arratsaldean Hernaniko igerilekuan. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira probak, eta arratsalde osoan zehar ibiliko dira bertan. Estilo ezberdinetan lehiatuko dute igerilariek. 

Hernaniko igeriketa taldeak ordezkaritza zabala izango du etxeko jardunaldian. Maila eta estilo guztiak kontuan hartuta, taldeko 23 igerilarik hartuko dute parte. Gazteak ilusioz ari dira Liga Probintzialean, eta berezia da eurentzat herrian lehiatzea. 

Igerilariez gain, klubeko kideak eta gurasoak ere izango dira kiroldegian. Hauek antolakuntza lanetan arituko dira, denborak neurtzen adibidez. Horrez gain, klubarentzat dirua lortzeko tortilla pintxoak eta bizkotxoa salduko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!