Nolakoa hunan Urbieta kalea orain dela urte batzuk?
Trafiko haundiko eremua ikusten dun 2010 urteko argazkian, eta alde
ederreko patxada gaur egungoan. Gurian zerbait hartzeko leku atseginagoa dun orain Urbieta... Nahiz eta autobusa hartzeko Atsegindegira joan behar izan.