Urteko azken ibilbidea antolatu du Mendiriz Mendik biharko. Elkarteko kideek gainera, ibilbidearen garrantzia azpimarratu dute: «Ibilbide honek Hernaniko historian garrantzi haundia duten bi puntu lotzen ditu. Bata Oriamendiko gotorlekua; eta bestea, Santiagomendi eta bertan dagoen ermita».
Goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua Atsegindegin, bertatik abiatzeko.
IBILBIDEA
Distantzia: 19 kilometro
Denbora: 5-6 ordu
Desnibela: 550m gorantz eta beherantz
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa. Ibilbide luzea
Beharrezko materiala: Ohiko mendiko material arrunta