«Urteari amaiera emateko» asmoarekin, Hernani Errotzen elkarteak bi ekitaldi antolatu ditu abendurako. Horietako bat, Juan Luis Larrazak eskainiko du, datorren ostegunean. 'Luis Lizarraga Kapitaina' liburua abiapuntu hartuta, 1473-1521 garaiaz eta Lizarragaren bizitzaz ariko da. Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendari ohia da bera eta Zangozako ikastolan lanean aritako idazlea ere bai. Biterin izango da hitzaldia, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Abenduaren 22an, berriz, Aritz Ibarra marrazkilariak eta irudigileak, 'Nola kontatu gure historia komikien bidez' hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan hau ere, Biterin. Aritz Ibarra marrazkigilea ez ezik, Nabarralderen sustatzailea eta gaurko historien arakatzaile amorratua da. «Gasteizen 1200ean gertatutako setioa eta ondorioak kontatzeko egin zuen 'Gasteiz 1200 defentsa amaigabea' eta 'Aldaxka pozoituak' nobela ilustratuarekin eman zion segida».
ABENDUKO HITZALDIAK