Asteazkenean hasi zituzten Langile ikastolako Laubidieta eraikineko pilotalekuaren aterpea haunditzeko lanak. Udalak aditzera eman duenez, lanek bi asteko iraupena izango dute, eta aterpeaz gain gainera, Gabonetako oporrak aprobetxatuz, kanpoko egitura horia ere margotuko dute.
Hernaniko Udalak egindako inbertsioaren zifrak elkarbanatu ditu: «26.200 euroko inbertsioa egin dugu hobekuntza eta mantenu lan hauetan».