Hernaniko Eskubaloi taldeak Santo Tomas eguna ospatuko du bihar, Txantxangorri elkartearen aurrean. Txistorraz gain, eskubaloi taldeko merchandisinga ere eskuragarri izango dute herritarrek, eta beraz, taldedeek bertaratzera animatu ditu hernaniarrak: «etorri, gozatu txistor pintxoaz eta jarriko dugun giroaz!».
IV. Eskubaloi Campusa, abenduaren 29an, 30ean eta urtarrilaren 2an
Aurten ere, eskubaloia gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du Eskubaloi taldeak, izan ere, abenduaren 29an, 30ean eta urtarrilaren 2an Eskubaloi Campusa egingo dute. Alebinentzat, infantilentzat eta kadeteentzat bideratutako ekitaldia izango da, 75 euroko prezioan eta antolatzaileek jakinarazi dute plazak mugatuak direla. Campusa hiru egunekoa izango da, eta bertan, eskubaloi teknikak, jolasak eta ikaskuntza jarriko dira erdigunean, «bakoitzaren adinera egokituta». Era beran, antolatzaileek aurreratu dute campusean parte hartuko dutenentzat kamiseta emango dela opari.
Gainera, «oraindik konfirmatzeke badago ere», campuseko azken egunean, Bidasoa Irun eta Super Amara Bera Bera taldeetako jokalari bana izango dira campusean, «eta parte hartzaileen artean, kamiseta ofizialen zozketa egingo da».
Campusean parte hartzeko, Hernaniko Eskubaloi taldeko webgunean egin behar da izenematea: hernanieskubaloia.eus.