Haundia egin du Aitor Lizarazu hernaniarrak: Deka Fit Munduko Txapelketa irabazi du, binakako modalitatean, Pau Nacentarekin batera.
Floridan jokatu dute crossfit txapelketa, eta errendimendu bikaina eman du Lizarazuk. Banakako proban zazpigarren sailkatua izan zen, ibilbidea 31:21 denboran osatuta. Burua, ordea, binakako proban zeukan hernaniarrak. Madrilen lortutako marka ikusita (25:33), irabazteko aukerekin joan ziren Lizarazu eta Nacenta Floridada, eta ez zuten hustik egin. Azkar jarri ziren lehenengo postuan, eta amaierara arte eutsi zioten aldeari. Azkenean, aurreko marka bikaina 11 segunduan hobetu zuten: 25:22. Bigarren sailkatuei 53 segunduko aldea atera zieten.