Asteburu polita Portuko auzokideek, harri eta babarrun artean

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 10a

30 lagun bildu ziren larunbatean.

Hernaniko Portuko auzokideek plan polita egin zuten asteburuan. Orotara 30 lagunek egin zuten bat larunbatean Leitzeko Peru Harrira joateko. Bertan Iñaki Perurenaren eskutik bisita gidatua osatu zuten harri museo-parketik. Kultura eta historia uztartuz, eta herri kiroletan gehiago jakinda itzuli ziren Portura. Bazkaltzeko babarrun jatea antolatu zuten, eta mahaiaren bueltan gustura amaitu zuten eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!