Igandean izango da Karabelgo Krosaren 11garren edizioa, eta iaz bezala, hiru kategoria izango dira: haurrena, gaztetxoena eta helduena. Lehiatzen aurrenekoak txikiak izango dira; goizeko 10:30etan hasiko baita haurren lasterketa. Hasteko 5 eta 10 urte bitartekoena egingo dute, 700 metroko distantziarekin. Eta jarraian, goizeko 11:00etan, 11 eta 16 urteko gaztetxoena izango da: 2,5 kilometro osatuz. Doakoa izango dute izenematea, egunean bertan, Belkara elkartean.
Helduen lasterketa izango da hirugarrena, goizeko 11:30etan hasita, eta guztira 9 kilometro osatu beharko dituzte. Antolatzaileek azaldu dute 17 urtetik gorakoek hartu ahal izango dutela parte, eta izenematea dagoeneko zabalik dagoela (herrikrosa.eus). Inskripzioak 10 euroko kostua du. Hala ere, egunean bertan ere izena emateko aukera ere badagoela jakinarazi dute antolatzaileek, «15 euro ordainduz, ordu erdi lehenago». Urtero moduan, sariak izango dira azkarrenentzat, eta oparien zozketak partehartzaileentzat.