Suizidioa hizpide bihar, 'Iluntasunetik argitasunera' proiekzioarekin, Aratz Ikastolak antolatuta

Olatz Egaña Otegi 2025eko abenduaren 10a

Iratxe Etxenike izango da bihar mahainguruan, Agustin Erkiziarekin eta Eva Bilborekin batera.

Aratz Ikastolak suizidioa lantzeko 'Iluntasunetik argitasunera' dokumentala ekarriko du Biterira. Bihar izango da proiekzioa arratsaldeko 18:00etan, eta amaitu ostean, Biziraun elkarteko kideek mahaingurua eskainiko dute.

Iazko lanketari jarraipena emate aldera, Aratz Ikastolak suizidioaren gaiari heldu dio, baina aurten gainera, «modu desberdin batean». 2025eko suizidioaren datuak erreparatu ditu Aratzek, eta dio «kezkagarriak» direla. Oraingo honetan, Biziraun elkartearekin elkarlanean, 'Iluntasunetik argitasunera' dokumentala proiektatuko dute bihar arratsaldeko 18:00etan, Biterin. Proiekzioa amaituta, elkarteek,  Agustin Erkiziak, Eva Bilbaok eta Iratxe Etxenikek, mahaingurua eskainiko dute, ikusitakoaz mintzatzeko. 

Guztira 18 mintutuko dokumentala izango da, eta proiekzio honek, erdigunean jartzen du suizidio bidezko heriotzaren doluaren gaia. Dokumentala ikusi ondoren, horri buruzko mahai ingurua egingo dute, suizidioaren gaia jorratzeko. Beraz, Aratz Ikastolak herritarrak bertaratzera animatu ditu: «etorri zaitezte, denok daude gonbidatuta, bizi ala iraun, guztion ardura baita!». 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!