Txotxaren albokalteak Kaxkoan

Jon Azpiazu Goñi 2025eko abenduaren 8a

2006 urtetik daramagu gaiarekin bueltaka, txotx denboraldi apalagoak aipatzen, baina arazoa benetan konpondu gabe.

Gazteen eta ez hain gazteen dibertitzeko eskubidea aitortzen hasi ginen. Haurren, gaixoen eta adinekoen atsedenerako eskubidea ere aitortzen dugu.Ezberdintasuna da ohean gaudenok ez diegula trabarik egiten dibertitzen direnei.

Ondo pasatzen dutenek herritarren atsedena errespetatzea gustatuko litzaiguke, ez baitute hala egiten.

Sagardotegietako Txotx kultura babesten dugu, ez baitauka Kaxkoko desordenarekin zerikusirik.

Gure ustez, alkatea da herriko ordena eta kontrolaren arduraduna, eta, horretarako, udaltzainak ditu, eta haiek ezartzen dizkiete lehentasunak. Lehentasun horiek, ordea, ez datoz bat bizilagunok eskatzen ditugunekin.

Ez gatoz bat Kaxkoko Txotx denboraldiaren etekin ekonomiko eta sozialekin.

2014tik ari gara Kaxkoari buruzko azterketa sozio-ekonomikoa eskatzen, sagardotegiak alde batera utzita eta Kaxkoko etxebizitzen balio galera kontuan hartuta. Ez zaizue interesatzen?

Zaratei buruzko 2017ko ekaineko Laecor txostenaren arabera, Zapa, Nabarra eta Andrekale kaleetan zaratek soberan gainditzen dituzte gomendatutako gehienezko zaratak. Hori zuzentzeko zer neurri hartu diren jakin nahi genuke.

Jendeak kalean pixa egitea, edalontziak botatzea, diru-zorroak eta telefonoak jabez aldatzea, turistek aurpegia haustea, edukierak ez errespetatzea, altzari partikularrak (autoak eta/edo erakusleihoak) eta hiri-altzariak kaltetzea, janaridun ibilgailuek beren kategoriako ordutegiak ez errespetatzea, autobusek nahi dutena egitea... Guzti hori oso oso txartzat daukagu, baina bizilagunen lehentasuna atsedena errespetatzea da.

Horregatik, alkateari eskatzen diogu gure lehentasuna dauden arauak errespetatzea dela, atsedenerako eskubidea lortzeko. Oso ondo daude arau/ordenantza berriak, baina, gure ustez, nahikoa da dauden ordenantzak eta arauak aplikatzea.

Eskerrik asko Alkate jauna

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!