Burrunbaren bertso bazkarira joateko azken txartelak geratzen dira

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko abenduaren 8a

Larunbatean izango da bertso bazkaria. Lekua gordetzeko 629 91 94 49 zenbakira idatzi behar da.

Larunbat honetan izango da Burrunba Hernaniko Gazte Euskaltzale taldeak antolatutako bertso bazkaria. Euskeraren Egunaren bueltan Burrunbak urtero antolatzen duen jarduera da, eta laugarren edizioa izango da aurtengoa. Horretarako, proposamen erakargarria prestatu dute; kantuan Jexux Mari Irazu eta Libe Goenaga bertsolariak arituko dira, eta gai jartzaile lanak Joana Tolaretxipi hernaniarrak egingo ditu. Bertsoez gain, zozketak eta sorpresak ere izango dira arratsaldean zehar.

Azken txartelak, 10era arte

Dagoeneko ondo itxuratuko dute Elur Txori elkartea, baina oraindik azken txartelak geratzen dira. Interesa duenak 629 91 94 49 telefono zenbakira idatzita erreserbatu dezake tokia. Asteazkena izango da apuntatzeko azken eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!