Ostegunean zabalduko dute Etxeraten eta Sareren denda

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko abenduaren 7a

Abenduan zehar Sareren eta Etxeraten materiala erosteko aukera izango da Hernaniko Zapa kaleko 41. atarian. 

 

Datorren ostegunetik aurrera Zapa kaleko 41. atarian (Txili tabernaren pareko lokalean) Etxeraten eta Sareren materiala erosteko aukera izango dute herritarrek. Abenduaren 24ra arte egongo dira bertan, eta materialaz gain, urteroko zozketen txartelak eskuratzeko aukera ere izango da bertan. Dendaren ordutegia ondorengo taulan kontsultatu daiteke: 

SARE ETA ETXERAT DENDAREN ORDUTEGIA
Zapa kalea 41

Abenduak 11, 17:30–19:30
Abenduak 12, 17:30–19:30
Abenduak 13, 11:30–14:00
Abenduak 18, 17:30–19:30
Abenduak 19, 17:30–19:30
Abenduak 20, 11:30–14:00
Abenduak 23, 17:30–19:30
Abenduak 24, 11:30–14:00


Bidaia bonoa eta saskia, aurtengo zozketan

Gabon hauetan bi sari banatuko dituzte Etxeratek eta Sarek. Batetik, 1000 euroko balioa duen bidaia bonoa; eta, bestetik, 200 euroko balioa duen mariskada.

Zozketak abenduaren 24an bertan egingo dituzte.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!