Egutegiari orri
falta berriro etorri
baino biribilki gorri
asko ezarri zaizkio berriz
nolabait poza igorri
nahian bertsoa jatorri,
den beste zale jatorri
jaten emanez har horri
Gabonetako paisaian
ondo egokitu nahian
despentsa osoa mahaian
ipini degu ta saio batek
jartzen bazaitu ezbaian
beste bat dago jarraian
lata da nahi den garaian
ez zaitez lehertu lehen gaian
Haurrentzat didaktikoa;
Xalapartan lapikoa;
bi erronda, klasikoa;
sardin ehorzte bat Milagrosan;
udaletxe azpikoa
Lanurte Xabatikoa
Bezain on ta Maddikoa;
Traka ilbeltzak bikoa
Beraz bertsoz hilabete
jarri degu bete bete
Nola diskoekin Lete,
Urte mordoan egin den honek
aurtengoa ez etete,
bada nahikoa karrete
Bertsoz lepo den bankete
Honen gosez bazaudete