Abian da Kontrakantxa gaztetxearen 19. urteurreneko egitaraua: 'Borrokan atzo, gaur eta etzi!'

Olatz Egaña Otegi 2025eko abenduaren 6a

Kontrakantxa gaztetxeak 19 urte beteko ditu abendu honetan. Hernaniko Gazte Asanbladatik, urteroko legez, egitarau oparoa prestatu dute. Atzo bertso afaria egin zuten, eta hurrengo larunbatean ospatuko dute Urteurren Eguna.

KONTRAKANTXAREN19. URTEURRENA

ABENDUAK 12

17:00 Mural margoketa.

18:00 Hitzaldia.

ABENDUAK 13
Urteurren eguna

12:00 Sagardo dastaketa. Plaza

Berrin. Eguraldi txarra egiten badu, Atsegindegin.

14:00 Bazkaria. Kontrakantxa gaztetxean. Bazkarirako tiketak Txili tabernan daude salgai (bazkaria+kamiseta, 15 euro). Aukera beganoa nahi duenak, aurrez abisatu behar du.

18:00 Lau Katu txaranga Kaxkoan barrena.

23:00 Kontzertuak eta DJak Gaztetxean. Chulería Joder! eta Yakovlev 42.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!