Abenduaren 14an izango da Karabelgo Krosaren 11garren edizioa; hirugarrena, berreskuratu zutenetik. Goizeko 11:30etan hasiko da helduen lasterketa, 9 kilometroko ibilbidearekin. 17 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, eta izenematea dagoeneko zabalik dago, herrikrosa.eus webgunearen bitartez: 10 euro dira. Egunean bertan ere izango da aukera Karabelen bertan, ordu erdi lehenago arte, 15 euroan. Sariak izango dira azkarrenentzat, eta oparien zozketak denen artean.
Helduen probaren aurretik, haurren lasterketak ere izango dira, 10:30etatik aurrera. Hasteko, 5 eta 10 urte bitartekoena egingo dute, 700 metroko distantziarekin. Eta ondoren, 11:00etan, 11 eta 16 urteko gaztetxoena izango da: 2,5 kilometro egingo dituzte haiek. Doakoa izango dute izenematea, egunean bertan, Belkara elkartean.