Bozketa martxan, Inauterietako kartela aukeratzeko

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 5a

Atzo jarri zuen bozketa martxan Hernaniko Udalak, 2026ko Inauterietako kartela aukeratzeko. Aurkeztutako proposamen guztien artean, lau hautatu ditu epaimahaiak, eta horien artean gustukoena aukeratu beharko dute herritarrek orain. Abenduaren 17ra bitarte izango da botoa emateko epea, eta bi bide jarri dituzte aukeran horretarako: Biteri kultur etxean egin daiteke, edo internete bidez kultura.hernani.eus webgunean dagoen formularioaren bitartez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!