Iñigo Legorburuk txapela jantzi du Eibarko San Andres bertsopaper lehiaketan. Eta kitto! euskara elkarteak antolatzen du urtero sariketa, eta idazle hernaniarrarentzat izan dira txapela eta 300 euroko saria.
Legorbururen Familia harrerakoia lanak lortu zuen lehenengo saria, Unai Agirrek 2017an Euskal Herriko bertsolari txapelketan plazaratu zuen Baneza eta banitu doinuan idatzitakoak. Bigarren saria Eibarko Aimar Goenagak eskuratu zuen, Errauts artean bizirik lanarekin. Helduen eta gazteen lehiaketa izan ziren.
Pasa den ostiralean sariak banatu eta gero, Alaia Martin, Eneritz Artetxe, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Joanes Illarregi bertsolarien saioa izan zen, San Andreseko jaialdiaren 31garren edizioa borobilduz.