«Krixton giroan» omendu zituzten odol emaileak larunbatean

Iñigo Goñi Iradi 2025eko abenduaren 4a

Eliz aurreko eskaileretan atera zuten ohikoa den argazkia.

Larunbatean jaso zituzten dominak 19 odol emaile omenduek, Tripontzin bapo bazkaldu eta gero. «Krixton giroa izan zen», eta eguna hasteko talde argazkia atera zuten eliz aurreko eskaileretan. Bertan izan ziren Xabier Lertxundi alkatea eta Aitor Huizi zinegotzia ere. Ospakizunaren ajea pasata, asteartean odol emateko txanda izan zen. Abenduan 40 odol emailek eman dute odola, eta horietako bi berriak izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!