'Euskal Herria autoritarismoaren gorakadaren aurrean' hitzaldia, bihar

Iñigo Goñi Iradi 2025eko abenduaren 4a

Iker Eizagirre, Naiz Irratirako elkarrizketa batean. Argazkia: Naiz

Ernaik antolatuta, 18:00etan hasiko da hitzaldia Biterin, eta Iker Eizagirrek eskainiko du.

Estatuan faxismoak bizi duen berpizkundearen aurrean, Ernaik hitzaldia prestatu du biharko. Biterin, 18:00etan, Iker Eizagirrek eskainiko du Euskal Herria autoritarismoaren gorakadaren aurrean solasaldia.

Hernaniko Ernaik gazteak gonbidatu ditu hitzaldira, nahiz eta irekia izan. «Herritarrei eta bereziki euskal gazteriari» dago zuzenduta, Ez garelako espainolak, eta ekinez egingo dugulako! Gazteok independentzia! lelopean. «Espainiako Konstituzioaren ospakizun egunaren bueltan, euskal herritarrak bildu eta egungo testuinguruari aurre egiteko gako batzuei buruz hausnartzeko zein indarrak batzeko ere». 

Ondoren, poteo independista ere izango da, eta 20:00etan «Ibon zoriontzeko» argazki herritarra aterako dute Tilosetako eskaileretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!