Joseba Korta Pacheco musikari hernaniarrak Igartza Musika Beka irabazi berri du Beasainen. Hernani Musika Eskolako ikasle ohia da, eta gaur egun herriko Musika Bandako kide, eta Musikenen ere aritzen da. Beasaingo Udalak sortu zuen bekak hamar edizio bete ditu aurten, eta helburua da Musikenen ikasten duten ikasleak babestea eta euren prestakuntzan laguntzea.
Gradu mailako 17 ikaslek eta Masterreko beste 17k egin zituzten interpretazioak. Joseba Korta Gradu mailan nagusitu zen, pianoarekin jotako piezarekin, Mariia Slashcheva biolontxelistarekin berdinduta. 2.200 euroko beka jaso zuten.