Joxan Goikoetxea musikari hernaniarrak gaur, 19:00etan, Bilboko BBK salan kontzertu berezia eskainiko du. Gabriel Aresti Mug(H)arri ikuskizuna landu du musikariak, eta musika eta antzerkia uztartu ditu. Arestiren omenezko obra da, eta guztira 28 eszena ditu. Olerkari bilbotarra hil zela 50 urte pasa dira, eta omenezko ekitaldien barruan kokatzen da Goikoetxearen kontzertua.