Etzi, larunbatean, Portuko auzokideek Leitzako Peru Harri parke museora egingo dute bisita. Hitzordua Ibarrolaburu plazan jarri dute, goizeko 10:00etan, autobusez museora abiatzeko. 14:30etan babarrun jana izango dute, umeek fritoak eta oilaskoa jateko aukerarekin. Pedro Mari tabernan eman behar da izena: 20 euro ordaindu behar dituzte nagusiek, eta 10 euro umeek.