Abian jarri dira lanak Atarrabiyoko parke inklusiboa sortzeko

Iñigo Goñi Iradi 2025eko abenduaren 3a

Parkea pentsatua dago belaunaldien arteko harremana errazteko.

 

Atarrabiyo parkea inklusibo bihurtzeko erabakia hartu eta gero, hori sortzeko lanak jarri zituzten martxan pasa den astean. 207 mila euroko inbertsioa egin du Udalak. Ondoren lurreko zoladura jarriko da eta horretarako, materiala jaso eta gero segituko dute lanek.

Belaunaldien arteko harremana erraztu nahi da eta adin guztientzako hernaniarrentzako elementuak jarriko dira. Hauek izango dira elementuak: eserleku zirkularra, hondartegia, petanka, tunelak eta haurrentzako jolasak. Bere garaian Udalak proposamena Latsunbeberri eta inguruetako auzotarrei erakutsi zien, ekarpenak jasotzeko. Lanak urtea bukatzerako amaitzea aurreikusten dira.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!