Hernaniko Errege Kabalgata antolatzeko talde bat prest agertu zen pasa den asteleheneko bileran, eta Errege Kabalgata Batzordea osatu dute. Bihar batzordea eta taldea haunditzeko bigarren bilera bat antolatuko dute, 18:00etan Biterin. Laguntzeko prest egongo diren boluntario gehiago biltzeko asmoz bilera irekia izango da, eta interesa dutenei dei egiten diete parte hartzera.