'Xerpa' izan da onena Hernaniko Xake Txapelketan

Iñigo Goñi Iradi 2025eko abenduaren 3a

Hernaniko Xake Txapelketan sariak lortu zituzten xakelariak.

Finalean Berrotaran garaitu zuen. Beteranoetan Joxe Anjel Ijurkok jantzi du txapela; federatu gabeen artean Aitor Ortizek; eta Haida izan zen garaile, taberna eta jubilatuen arteko desafioan.

Miguel Hernandez 'Xerpa' izan da aurtengo Hernaniko Xake Txapelketako txapeldun, Kixkal tabernako finalean Joxemari Berrotaran garaitu eta gero. Hirugarren posturako lehian Hernaniko onena zein izango zen jarri zen jokoan eta bertan, Ibon Ramosek Jon Altuna 'Oxan' garaitu zuen.

Txapelketa urrian eta azaroan zehar jokatu da 20 lagunen artean, eta beste hiru txapelketa ere jokatu zituzten. Beteranoen artean Joxe Anjel Ijurko 'Magi'k irabazi zuen finala Julian Romeroren kontra. Federatu gabeen arteko txapelketan Aitor Ortiz izan zen irabazlea, Asier Eizagirreren aurka jokatutako finalean.

Amaitzeko Haida tabernaren eta jubilatuen artean desafioa izan zen. Josu, Juankar eta Yanyo hobeak izan ziren, Luis Azorín, Alberto Blanco eta Julen Lizaso baino.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!