31 pertsonak hartu dute parte Nekazaritza-Eskolako formakuntzan

Iñigo Goñi Iradi 2025eko abenduaren 2a

Formakuntza ezin baliagarriagoa izaten da parte-hartzaileentzat.

Ibilbideak ikasleengan izan duten inpaktu positiboa azpimarratu dute: «21ek bukatu dute, 4 pertsonak beraien egoera erregularizatzea lortu dute, eta beste 2k lana lortu dute».

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Elkar-Ekin Lanean programaren bitartez sustatutako Nekazaritza-Eskola azaroan amaitu da, eta aurtengo edizioko bi formakuntza ibilbideetan guztira 31 pertsonak hartu dute parte. Hori horrela, antolatzaileek ibilbideak ikasleengan izan duten inpaktu positiboa azpimarratu dute. «Horietatik 21ek amaitu dute, 4 pertsonek beraien egoera erregularizatzea lortu dute eta bik lana lortu dute». 

Aurten, bigarren edizioari amaiera emateko, lehen eta bigarren txandetako partehartzaileekin topaketa eta bazkaria egin dira, egindako ibilbidea ospatzeko eta ikasleei egindako lana aitortzeko, banatu diren diplomen bitartez.

Beterri-Buruntza Mankomunitateak, HENASEk (Hernaniko Nekazari eta Abeltzainen Sustapenerako Elkarteak), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hernaniko Udalak garatu dute egitasmoa, eta lurraldearen nekazaritza jasangarria, gizarteratzea eta inklusioa uztartzea ditu helburu.

Lehen sektoreari lotutako ibilbide honetaz gain, lurraldean martxan daude beste lan-arlo batzuetan trebatzeko formakuntzak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!