Hernani jarri da aurreneko postutik puntu bakarrera

Iñigo Goñi Iradi 2025eko abenduaren 1a

Zarautzen 0-3 (20-25, 21-25 eta 13-25) gainditu du Euskal Ligan Aidean taldea.

Hernanik garaipen erosoa lortu zuen Zarautzen, Euskal Ligan, Aidean taldeari 3-0 irabazi ondoren. Zazpigarren jardunaldian hernaniarrak, 16 punturekin, Navarvoley A taldetik puntu bakarrera jarri dira sailkapenean, bost garaipen eta porrot bakarrarekin. Zazpigarren jardunaldian nafarrek atseden izan zuten. Lehenengo itzulia amaitu da eta hemendik bi astera hasiko da bigarren itzulia.

Aritzbatalden jokatutako partidua kontrolpean izan zuen Hernanik hasieratik. Lehenengo bi setak lehiatuak izan arren, kanpokoek 25-20 eta 25-21 irabazi zituzten. Hirugarren jokoa izan zen hernaniarrentzat errazena, 25-13 irabazi eta gero. 

Hernaniko beste taldeei dagokienez, bederatzi partidu jokatu zituzten asteburuan, horietatik sei irabaziz eta hiru galduz. Senior nesken partidua zirraragarria izan zen, hauek ere Zarautzeko Aidean-en kontra, baina oraingoan garaipena zarauztarren alde izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!