Abendu bukaeran bozkatuko da Gasteizko Legebiltzarrean Jaurlaritzak Estutu politiko berrirako egin duen proposamena. Hernaniko EAEAJ koalizioak plan hori herrian zabalduko du, proposamenak dituen puntu nagusien berri emanez. Horretarako zenbait adierazpen eta orri zabalduko dituzte kalean eta prentsan.
Sujetu politikoa
EA-EAJk azpimarratu du Ibarretxe planak Euskal Herria sujetu politikoa dela kontsideratzen duela «Europako herrietan identitate propioa duena, ondare historiko, sozial eta
kultural bereziarekin». Koalizioaren arabera, planak dio Euskal Herria zazpi herrialdek osatzen dutela, gaur egunean «hiru eremu juridikopolitikoetan eta bi Estatutan
artikulatuta daudenak».
Autodeterminazioa
«Euskal Herriak eskubidea du bere etorkizuna erabakitzeko, 1990an Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoz onartu bezala» dio planaren sarrerak. Eta eskubide horren oinarria da, koalizioaren arabera “euskal hiritarrek beren estatus politikoa, ekonomikoa, soziala eta
kulturala libre eta demokratikoki erabakitzeko duten ahalmena”. Erabakia izan liteke marko politiko propio bat osatzea edo soberania banatzea beste herriekin batean. Estatuarekin elkartze librea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak Estatuarekin izan beharreko harremanari dagokionez, Ibarretxe planak Estatutarekiko asoziazio librea planteatzen du. Horrek esan nahi duena da. «Estatuko beste herriekin soberaniaren zati bat konpartitzea. Horrek ez dakar inongo
eskubide historikori uko egitea. Eskubide horiek euskaldunen garaian garaiko borondate demokratikoaren arabera berrituko dira».Planaren gainerako puntu nagusien berri emango du koalizioak datozen asteetan.