Intentsitate haundiko partidua izan zen Hernaniren eta Ordiziaren kontrakoa, larunbat arratsaldean, Hernaniko kiroldegian. Gipuzkoako bigarren mailako lidertzari eutsi nahi zioten hernaniarrek, eta baita nagusitasunez lortu ere: 37-20 menderatu zuten talde goierritarra. Zortzi gol lortu zituen Ander Ameztoyk, zazpi Joseba Indabereak, eta bosna Julen Martinek eta Ianitz Gorrotxategik.
Gauzak horrela, 18 punturekin aurreneko postuari eusten diote A multzoan, Egiaren aurretik (16 puntu), donostiarrek partidu bat gutxiago jokatu duten arren. Dagoeneko ziurtatuta daukate igoera fasea jokatzea, baina ezinbestekoa dute ahalik eta puntu gehien pilatzea orain, kontuan hartuko direlako bigarren fase horretan.