Pasaiatik Donostiara egin zuen aurreko irteera Mendiriz Mendik, gaztetxoei zuzendutakoa, Talaia Bidearen paraje ederretan barrena. Aurreko igandean egin zuten irteera hori, eta 25 lagun inguru elkartu ziren.
Dagoeneko jarri dute hurrengo irteerarako zita ere. Abenduaren 14an egingo dute urteko azkenekoa, eta oraingoan Urumea bailarako mendietan barrena ibiliko dira. Zehazki, «Hernaniren historian garrantzi haundia izan duten bi puntu» lotu nahi izan dituzte: Oriamendiko gotorlekua, eta Santiomendi eta bertako ermita.
19 kilometroko ibilbidea osatuko dute guztira, 550 metroko desnibel positiboarekin. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta 5-6 orduko iraupena aurreikusi dute.
Ibilbideak ez du zailtasun berezirik, ez bada osatu beharreko distantzia luze xamarra dela. Hortaz, nahikoa izango da ohiko mendiko material arrunta, oraingoan ere.