Gure Txoko izan da txapeldun Elkarte arteko Mus Txapelketan

Iñigo Goñi Iradi 2025eko abenduaren 1a

Iker Revuelta eta Raimundo Pavon, txapelekin.

2025eko Elkarte arteko Mus Txapelketa irabazi du Gure Txokoko Iker Revueltak eta Raimundo Pavonek osatutako bikoteak, finalean Goiz Eguzkiko Iñaki Imaz eta Agustin Cormenzana garaituta. Txapelketan Sagastialde, Txantxangorri, Xalaparta, Santa Barbara, Goiz Eguzki, Gure Txoko, Etxeberri, Karobi eta Elur Txori elkarteak aritu dira, nor baina nor gehiago. Giro onean jokatutako txapelketa baten ostean, Gure Txoko izan da txapeldun, Goiz Eguzkiren aurkako finalean gailenduta. Hirugarren posturako lehian Santa Barbara eta Karobi aritu ziren, eta Santa Barbara izan zen garaile.

Iñaki Imaz eta Agustin Cormenzana azpitxapeldunak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!