Urtero bezala, ondo ospatuko dute Santo Tomas eguna, abenduaren 21ean, Goiz Eguzki jubilatuen egoitzan. Txistorra pintxoak eta edariak izango dira goizeko 10:30etatik 11:30etara, baina horiek eskuratzeko, aldez aurretik erosi behar da tiketa. Euro batean egongo dira salgai, gaurtik abenduaren 17ra bitarte, Goiz Eguzkiko bulegoan.
Santo Tomas egunean egingo dute, gainera, kaleko jolasen eta karta jokoen txapelketen sari banaketa (13:00), eta bazkideen artean 28 loteren zozketa.