Urtero bezala, modurik onenean ospatuko du bere urtebetetzea Kontrakantxa gaztetxeak. 19garrena du aurtengoa, eta egitarau osatua ez ezik, ohikoa duen hitz-jolasa ere prestatu du ospakizunaren izenburu gisa: 'Hemeretzi, borrokan atzo, gaur eta etzi'.
Herenegun gauerdian eman zioten hasiera programari, disko jartzaileen eskutik; eta datorren ostiralean izango dute bigarren zita: bertso afaria egingo dute gaztetxean. Sarrerak 10 euroan izango dira, momentuan ordainduta; baina aurrez apuntatu daiteke, Kontrakantxaren sare sozialen bitartez, edo Gazte Asanbladako kideren bati esanda.
Ospakizunak hurrengo astean joko du goia. Ostiralean mural margoketa eta hitzaldia egingo dute, eta larunbaterako prestatu dute urteurreneko festa nagusia: sagardo dastaketa, bazkaria, txaranga eta kontzertuak. Bazkarirako txartelak eskuragarri daude Txili tabernan, 15 euroan; eta aukera beganoa ere izango da, aurrez eskatuta.
'HEMERETZI, BORROKAN ATZO, GAUR ETA ETZI'
Kontrakantxa gaztetxean
ABENDUAK 5, ostirala
21:00, Bertso afaria. Sarrerak 10 euroan, sare sozialen edo asanbladako kideen bitartez.
ABENDUAK 12, ostirala
17:00, Mural margoketa.
18:30, Hitzaldia.
ABENDUAK 13, larunbata
12:00, Sagardo dastaketa, Plaza Berrin edo Atsegindegin.
14:00, Bazkaria, gaztetxean. Txartelak salgai Txilin, 15 euroan (bazkaria eta kamixeta). Aukera beganoa izango da, aurrez eskatuta.
18:00, Txaranga, Kaxkoan.
23:00, Kontzertuak eta DJak, gaztetxean: Chulería joder eta Yakovlev 42.