Datorren asteartean ere, abenduaren 2an, izango da Zilegi Eskolen saio bat. Arratsaldeko 18:00etan, Beñat Iturrioz hernaniarrak landutako Enarak dokumentala eskainiko dute Kulturarteko Plaza Feministan. Bertan parte hartzeko hernani@aek.eus helbide elektronikora idatzi daiteke, edota 663043314 telefono zenbakira deitu.