Euskeraren egunaren bueltan hainbat ekitaldi antolatu dira. Abenduaren 2an, Udal euskaltegiak gidatuta, mintzodromoa izango da Biterin, 11:00etan hasita. Egun berean, 18:00etan, Doberak bingo musikatua prestatu du, Biterin, gustoko opariekin.
Euskeraren egunean bertan, abenduaren 3an, Jauregin Goiz Eguzkik bazkaria antolatu du, 14:00etan. Hernaniko Hezkuntza Plataformatik, egun horretan, 5. eta 6. mailako ikasleekin scape roomak egingo dira ikastetxe guztietan. Euskera eta munduko hizkuntzak izango da gaia eta DBH4ko ikasleek dinamizazio lanetan lagunduz, elkarlanean egingo dira scape roomak. Ikastetxe ezberdinetako ikasleak nahastuta parte hartuko dute eta beste ikastetexetara mugituko dira. AEKk kale-buelta egingo du. Goizean 10:00etan hasiko da Tilosetan eta arratsaldean 18:00etan leku berean.
Burrunbak, bertso bazkaria
Burrunbak bertso bazkaria abenduaren 13an antolatu du, 14:30etan Elur Txorin. Erreserbak 629 919 449 zenbakian egin daitezke whatsapp bidez, 25 eurotan. Jexux Mari Irazu eta Libe Goenaga arituko dira bertsotan.