Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri dute Hernaniko udalerria bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratu dutela. Izendapen honek, alokairuen prezioa mugatzeko aukera ekarriko du, eta horrez gain, Udalak aitortu du etxebizitzaren arloan bestelako neurrietan ere lanean ari dela.
GAOren arabera, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak, 2025eko maiatzaren 2ko aginduaren bidez, Hernaniko udalerria bizitegi merkatu tesntsonatuko eremu deklaratzeko prozedura abiatu zuen, eta gaur argitaratu dute ebazpena GAOn, baina ofiziala izango da Espainiako Estatuak BOEn argitaratzen duenean, indarrean orduan jarriko da mugatzea.