Estatu mailatik udalerrietara gerturatu dugu fokua ondoko orrialdean, eta ikusi dugu aldeak nabarmenak direla eskualdeen artean, eta baita eskualde barruan ere. Baina fokua are gehiago hurbiltzeko aukera ere izan dugu Hernaniko kasuan, eta auzoz auzo aztertu ahal izan dugu errenta pertsonala. Zehatzago esanda, hauteskundeetako sekzioen arabera multzokatuta. Ondoko grafikoetan jaso ditugu denak, eremu bakoitzak hartzen dituen auzo eta kaleak ahalik eta ondoen zehaztuta.
Datu horietan, ikusi daiteke herri barruan ere alde haundiak daudela auzo batzuetatik besteetara, batazbesteko errenta pertsonalari dagokionean: Txantxilla, Laubidieta eta Marielutseko eremuak barnebiltzen dituen sekzioak dauka errenta altuena (20.764 euro), eta Lizeaga auzoak bajuena (15.584 euro), 5.000 eurotik gorako aldearekin.
Hona hemen 2023ko eta 2016ko batazbesteko errenta pertsonalak, zerrendatuta:
ERRENTA PERTSONALA HERNANIN, AUZOZ AUZO*
BATAZBESTEKO ERRENTA 2023an eta 2016an (parentesi artean)
HERNANI 17.859 euro (13.451)
Kaxkoa (goia) eta Oartzu 18.087 euro (12.402)
Urbieta, Nafar kalea eta Kaxkoa (erdia) 17.349 euro (13.704)
Kaxkoa (behea) eta Zinkoenea 18.309 euro (14.047)
Florida eta Etxeberri 18.090 euro (14.059)
Zelabide auzoa 18.639 euro (14.175)
Lizeaga auzoa 15.584 euro (12.308)
Portu eta Karabel 16.761 euro (12.177)
Akarregi, Zikuñaga eta Osiñaga 15.853 euro (11.351)
Ereñotzu 18.523 euro (13.221)
Jauregi bailara eta Santa Barbara auzoa 18.922 euro (14.542)
Latsunbe auzoa 16.066 euro (12.392)
Elizatxo auzoa 17.433 euro (13.673)
Sagastialde, Montebideo kalea eta Florida 17.801 euro (12.906)
Antziola, Iturmendi eta Laiztiaga 16.344 euro (12.874)
Marieluts, Laubidieta eta Txantxilla 20.764 euro (15.425)
Latsunbeberri eta Ave Maria 19.579 euro (14.184)
*Hauteskundeetako sekzioen arabera daude multzokatuta