'Treba gurasoak' saioa, bihar udaletxeko areto nagusian

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 25a

Bigarren 'Treba gurasoak' saioa izango da bihar, 17:30etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Miren Ros da trebatzailea, eta haurren gurasoentzako dago zuzendua. Doakoa da, eta honako gaia landuko dute: Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko. Izena eman behar da aldez aurretik, labur.eus/trebagurasoakhernani helbidean. Aldibereko itzulpena izango da euskeratik espainierara, hala eskatuz gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!