Kantuz Abesbatzak kontzertua, ostiralean

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 25a

Biterin eskainiko dute Santa Zezilia eta Kantuz Eguna ospatzeko emanaldia, iluntzeko 19:30etatik aurrera.

Kantuz Abesbatzak Santa Zeziliako kontzertu berezia eskainiko du ostiralean, Biteri kultur etxean, 19:30etatik aurrera. Ez gaude konforme izenburupean, Igor Arroyok zuzenduko du abesbatza, eta Javier Perez de Azpeitia arituko da pianoan. Kantuz Eguna ere ospatuko dute abesbatzakoek, horrela.

Errepertorioa euskal kantez egongo da osatua, eta hamar abesti eskainiko dituzte Kantuz Abesbatzako kideek: Ongi Etorria (Jon Galarraga eta kristina Barrenetxea); Itsasoa gara (Ken Zazpi, moldaketa: Xabier Sarasola); Mendian gora (Imanol Larzabal, moldaketa: Joxan Goikoetxea); Elektrizitatea (Zea Mays, moldaketa: Fernando Vazquez); Ez gaude konforme (Lourdes Iriondo, moldaketa: Eva Ugalde); Nere herriko neskatxa maite (Benito Lertxundi, moldaketa: J.J. Ocón. Bakarlaria: Xabier Mingo); Euritan dantzan (Gatibu, moldaketa: F. Velazquez); Baga biga higa (Mikel Laboa, moldaketa: Carlos Puig); Jardin bat zuretzat (Xabier Lete, moldaketa: K. Jimenez, J.J. Ocon); Ilargi berriak (Neomak, moldaketa: F. Velazquez); eta Potpourri-a.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!