Inauterietako kartel lehiaketarako lanak etzira arte aurkeztu daitezke

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 23a

2026ko inauteriak otsailaren 13tik 16ra ospatuko dira Hernanin. Horiek iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri zuen Hernaniko Udaleko Kultura sailak aurten ere. 16 urtetik gorako edonork parte hartu dezake lehiaketa honetan. Etzi, asteazkenean, izango da lanak aurkezteko azken eguna, Biteri Kultur Etxean edo kultura@hernani.eus-era bidalita. Inauteritako Jai Batzordeak aurkeztutakoen artean lau lan aukeratuko ditu eta horien artean, herritarrek gustukoena aukeratuko dute (bozketa herrikoia abenduaren 4tik 17ra izango da). Herritarren boto gehien jasotzen dituen kartelak iragarriko ditu 2026ko inauteriak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!