Zilegi Eskolen bost saio, gaurtik abenduaren 2ra

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 23a

Eskulan tailerra, 'Euskal kantagintza modernoa' eta 'Munduan barrena' hitzaldiak eta 'Enarak' dokumentala izango dira astean zehar.

 

Datozen egunotan zilegi eskolen barruan saio ezberdinak antolatu ditu AEK-k. Lehendabizikoa gaur izango da 09:30etan eta eskulan tailerra antolatu da Hernaniko AEKn (pasa den astetik honetara atzeratu dute). 

Bigarren saioa etzi, asteazkenean, izango da Biterin, arratsaldeko 18:00etan eta Euskal kantagintza modernoa-ren inguruan arituko dira. Aurretik, etzi, goizeko 09:30etan Pello Alberdirekin Munduan barrena hitzaldia eskainiko da Biterin bertan. 

Ostegunean, azaroaren 27an, Munduan barrena hitzaldia errepikatuko du Pello Alberdik, 18:00etan, AEK-n bertan, asteazkenean joan ezin dutenentzat. Hori aste honi dagokionez, baina abenduaren 2an ere izango da zilegi eskolen saio bat. 18:00etan Enarak dokumentala eskainiko da Kulturarteko Plaza Feministan. 

Zilegi eskoletan izena emateko bi modu daude: batetik, hernani@aek.eus helbidera idaztea, eta bestetik, 663043314 telefono zenbakira deitzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!