Igandero egiten duten irteeren denboraldia amaituta, joan den ostiralean, ohiko urteko batzar arrunta egin eta gero, denboraldi-amaierako afaria ospatu zuten JOCC Zikuñako elkarteko zikloturistek. Aurten guztira 30 irteera burutu dituzte, martxotik urrira bitartean, inguruko sei elkarteren lankidetzarekin: Egia, Munibe, Donostiarra, Altzako Gurea, Loiolatarra eta Martutene. «Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei eta urte osoan zehar emandako laguntzagatik», nabarmendu dute.