Hernaniko Unax Uralde aktoreak Go!azeneko telesail ezagunaren 12.0 denboraldian parte hartu du, bigarren mailako pertsonaia baten azalean. Grabaketak 2025eko uztailean egin zituen, eta esperientzia berezia izan zen Uralderentzat, izan ere, haren lehen sekuentziak izan dira kamera aurrean.
Unax Donostiako Binahi interpretazio akademian formatu da, eta ordutik hainbat proiektu artistikotan hartu du parte. Go!azen telesailaz gain, 2025ean El teatro es un asco antzezlana aurkeztu zuen Donostiako Antzoki Zaharrean, eta 2026an Aitatxo izeneko antzezlanarekin Euskadi osoan barrena ibiliko da.
Aitatxo bizitza errealean oinarrituta dagoen antzerki profesionala da. Mallabia herrian oinarritutako istorio gogor eta mingarri batean.