Gaur erabakiko dira xake torneoko finalerdiak

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 22a

Gaur Kixkalen Hernaniko Xake Txapelketaren barruan ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da. Hamar partida daude iragarrita 16:30etatik aurrera eta bertan datorren azaroaren 30ean hasiko diren finalerdi eta finalak osatuko dira. Oraingoz Oxan da lider 4 punturekin eta  Berrotaran bigarren sailkatuak 3,5 puntu ditu. Ondoren datoz, hiru punturekin, Magi, Xerpa eta JR Altunak osatzen duten hirukotea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!