Istripua izan da duela minutu gutxi, Sorgintxulo auzorako sarreran dagoen bidegurutzean, GI-2132 errepidean, Txantxilla eta Galarreta artean. Hiru autoren arteko istripua izan da, bidegurutzean bertan. Autoetako bat ondoko etxeko sarreran baztertuta geratu da, bestea Sorgintxulo aldera sartuta, eta hirugarrena errepidearen erdian gurutzatuta.
Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira berehala, eta errepidea itxita dago une honetan, bi noranzkoetan. Galarretatik behera dijoazenek Sorgintxulo auzora sartu beharko dute. Txantxillatik datozenek, berriz, Hernanira sartu behar dute Izpizua kaletik, eta herria zeharkatu, Cuesta de la Muertetil atera ahal izateko. Ertzaintza ari da trafikoa bideratzen Txantxillako errotondan.