Energia Bulegoa Goiz Eguzkin izango da sei egunez datorren azaroaren 25etik

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 21a

Azaroaren 25etik abenduaren 4ra, Energia Bulegoak zerbitzua Goiz Eguzki elkartean emango du, 10:00etatik 13:00etara. Sei egunez, bulegoak Goiz Eguzkiko bazkide zein interesa izan dezaketen herritarrak hartuko ditu. Enherkomeko kideek argituko dituzte energiaren inguruan herritarrek izan ditzaketen zalantzak eta galderak. Hitzorduarekin funtzionatuko da. Txanda hartu nahi duenak, Goiz Eguzki elkartearekin jarri beharko du kontaktuan.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!