Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Turismo Mahaia elkartu zuen pasa den asteartean Hernaniko Iparragirre sagardotegian. Zatoz eta zaindu Turismoko Plan Estrategikoa onartu ondoren egindako lehen Turismo Mahaia izan zen. Azahara Domínguez diputatuak ongietorria eman zien mahaia osatzen duten erakundeetako, eskualdeetako, ostatu-sektore, ekitaldietako, kongresu-zentroetako eta lurraldeko beste aktibo turistiko batzuetako ordezkariei, eta sagardogintzaren sektoreak turismoan duen garrantziari balioa emateko aprobetxatu zuen, gogoraraziz aukera ematen diola Gipuzkoari bere eskaintza turistikoa inguruko beste lurralde batzuetakoetatik bereizteko.
Astearteko mahaiak jorratu zituen, besteak beste, 2025eko bilakaera turistikoari buruzko datuak, lurraldean Gabonetako turismoa sustatzeko Hator Hator Gipuzkoara kanpaina eta Gipuzkoako Zaindari sarien edizioa.