Hernaniko 19 odol emaileri omenaldia egingo diete datorren larunbatean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko azaroaren 21a

100 odol ematera iritsi izanagatik omenduko dute Joxe Arrieta Iraola: «Ea aurrerantzean gehiago animatzen diren odola ematera, beharra badago eta».

Tripontzi tabernan egingo dute urteroko bazkaria eta diploma banaketa. Besteak beste, 100 estrakziora iritsi den Joxe Arrietari.

 

Abenduaren 2an egingo dituzte urteko azkeneko odol emateak Hernaniko anbulatorioan, baina horren aurretik, urteroko hitzordu polit bat jarri du Hernaniko Odol Emaileen Elkarteak: gaur zortzi egingo dute bazkaria eta omenaldia, azaroaren 29an. Eguerdiko 13:30etan elkartuko dira Plazan, talde argazkia egiteko; eta Tripontzi tabernara joango dira segidan, bazkaltzera eta omenduei diplomak banatzera.

Ohi bezala, odol emate kopuru borobiletara iritsi diren herritarrei egingo diete omenaldia bertan. Aurtengoan, Joxe Arrieta Iraola izango da omenduen artean odol emate gehien egin dituena: 100 estrakziora iritsi da. Lorea Anabitarte De Los Mozosek, bere aldetik, 80 aldiz eman du odola dagoeneko.

OMENDUKO DITUZTEN ODOL EMAILEAK

HERNANI

AZAROAK 29, larunbata
13:30etan Plazan

100 odol emate

Joxe Arrieta Iraola

80 odol emate

Lorea Anabitarte De Los Mozos

75 odol emate

Juan Ramon Arrue Saizar

Jose Antonio Franco Lazaro

Jesus Garcia Rodrigo

Enrique Zubeldia Iradi

Juanjo Indakoetxea Goizueta

60 odol emate

Maria Cruz Ezponda Irizar

Maria Rosario Rios Zabaleta

50 odol emate

Fermin Almandoz Sanchez
Eusebio Lizarazu Iruretagoyena

40 odol emate

Vanesa Garcia Fernandez
Maria Pilar Uria San Sebastian

25 odol emate

Elene Bengoa Altuna

Elena Bilbao Dieguez

Miren Itziar Iguaran Garmendia
Ana Maria Urdangarin Goñi

Maria Jose Uzkudun Astiasaran

M. Nekane Zuaznabar Santa C.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!