Euskeraren Egunaren harira, Mintzodromoa antolatu du Hernaniko Udal Euskaltegiak. Abenduaren 2an izango da Biteri kultur etxean, eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago azaroaren 24ra arte.
Aurtengoa Mintzodromoaren hamargarren aldia izango da. Iaz, 120 lagun elkartu ziren Milagrosa eraikinean, «giro ederrean euskeraz hitz egitera mahai baten bueltan: euskera ikasleak, herritar euskaldunak, ikasleak...», azaldu dute Udal Euskaltegitik.
10:00etan hasiko da Mintzodromoa, ordubetez «une atsegin bat pasa eta elkarrekin euskeraz aritzeko. Euskera ikasten ari bazara edo ikasi bai, baina gehiegi egiten ez baduzu, aukera ederra da praktikan jartzeko; eta egunerokoan euskeraz egiten baduzu ere, oso aberasgarria izango da dakizuna ikasten ari direnekin partekatzea».
Parte hartzeko, izena eman beharko da Hernaniko Udal Euskaltegian bertan, euskaltegi@hernani.eus helbide elektronikora idatzita, edota 943 33 18 96 telefonora deituta.